ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Iritsi da azkenik Uztailaren 1a!

Goizean goiz, zenbaitzuk sabelean zuten tximeleta festa aurpegian isladatuta ikusi ahal izan dugu. Ezin egona, hitz gutxiko momentuak, inguruko guztiari errebisio azkar bat,…

Guraso, aitona-amona, anai edo arreba agurtu ostean (zenbaitek nahiko lanarekin), taldekideekin lehenengo harremana. Kideen izenak ikasi, hezitzailearena ere noski, eta aurreko lotsa eta urduritasunak desagertzen doazela konturatu ere ez!

Gehiego lasaitu baino lehen, udalekutako arauei errepaso bat. Lehenengo urtea dutenek ez dakizkitelako eta besteei gogoraraztea ongi datorrelako.

Gehiegi luzatu gabe, martxa! Oiartzungo udaleku irekiak hasi dira!