ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Udalekuak 2011, Uztailak 18rako oharra

UDALEKUTAKO HAUR GUZTIENTZAT:

Mesedez, haur guztiei zorrien aurkako tratamendua egin (tratamendu ugari daude, beraz, bakoitzak egokien deritzona aukera dezala)

Zorrien kontua guztion ardura da, GOGORATU UME BATI TRATAMENDUA EZ EGITEAK TALDEA OSOA KALTETZEA DAKARRELA!!!

Aholkurik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

LH1-LH2-LH3

Ekintza:“Egun zikina”
Ordutegia: 9:30-13:30
Eraman beharrekoak: “egun zikina” egingo dugunez, haurrak goitik behera arropa zaharrarekin  jantzita etortzea eskatzen dugu. Honetaz gain, bainujantziak, toalla, txankletak eta aldatzeko arropa ere ekar dezatela!

LH4/LH5/LH6 ETA SAHARA

Ekintza: Oiartzungo igerilekua
Ordutegia: 9:30-13:30
Eraman beharrekoak: bainujantzia, igerilekuko txapela, toaila, txankletak, eguzkitarako krema, aldatzeko barruko arropa eta hamaiketakoa.