ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Udalekuak 2011, Uztailak 28rako oharra

Haur Hezkuntza

Ekintza: egun osoko irteera Hernanira

Ordutegia: 9:30-16:30

Eraman beharrekoak: ez dakigu ziur ze eguraldi egingo duen, beraz, eskatzen duguna ekartzea komeni da nahiz eta gero ez erabili: xira, hamaiketakoa, bazkaria, ura, igerilekuko txanoa, bainujantzia, barruko arropa aldatzeko, txankletak, toalla eta eguzkitako krema.

LH1 / LH2

Ekintza: Zumaiako hondartza

Ordutegia: 9.30eatik 16.30eara

Eraman beharrekoak: bihar hondartzara goazenez, haurrek bainujantzia, toalla, eguzkitako krema, aldatzeko arropa, ura, hamaiketakoa eta bazkaria ekarri behar dute.

LH3

Ekintza: Lekunberriko Beigorri abentura parkea [lekua aldatu dugu!]

Ordutegia: 9.30eatik 16.30eara

Eraman beharrekoak: kontuan hartuta bihar zuhaitzetik zuhaitzera jolasean arituko garela, haurrek kirola egiteko arropa eta oinetako egokiekin jantzita etorri behar dute. Bestalde, hamaiketakoa, ura, bazkaria eta [badaezpada] aldatzeko arropa ekar dezatela.

LH1/LH2/LH3ko OHARRA: gogoratu haurrak 16.30ean iritsiko direla eta HAURTZARO IKASTOLAKO FRONTOIAN jaso behar dituzuela.

LH4 LH5 LH6 ETA SAHARAKO TALDEA

Ekintza:egun osoko irteera Hernaniko ur parkera

Ordutegia: 9:30-16:30

Eraman beharrekoak: bainujantzia, igerilekuko txapela, txankletak, toaila, eguzkitarako krema, aladtzeko barruko arropa hamaiketakoa, bazkaria eta ura.