ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Ugaldetxoko jaietan Goitiberan parte hartzeko izen ematea irekita!

икони

Ugaldetxoko jaietan ohitura den moduan, aurten ere goitibera jeitsiera egingo dute. Parte hartzen animatzen bazara, izen emateko aukera Irailaren 12a bitartean duzu.

14 urtetik gorako gazteek parte har dezakete, baina gurasoen baimena izan behar dute 18 urte artekoek. Intxixun eta Amazkarren apuntatu behar da.

Jeitsiera Irailaren 25an izango da.