ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Oiartzungo udaleko 2012rako egutegirako argazki lehiaketa

Oiartzungo udalak 2012ko egutegirako argazkiak biltzeko lehiaketa jarri du martxan!

Oinarriak:

Gaia: Parekidetasuna

Parte-hartzaileak: Edozein oiartzuarreki parte hartu dezake lehiaketan

Data: Urriaren 1etik 31ra bitarte bidali daitezke argazkiak.

Tokia: komunikazio@oiartzun.org helbidera bidali behar dira argazkiak.

Kalitatea eat formatua: Argazkiek gutxieneko 500 kb-ko pisua eta gehienez 3 Mb-koa behar dute eta .jpg formatua bidali beharko dira. Aukeratzen diren argazkien originala eskatuko da publikatzeko; horretarako argazkilariekin harremanetan jarriko da udala.

Saria: Aukeratutako 12 argazki onenek 2012ko Udal egutegia osatuko dute. Argazki bakoitzaren egilearen izen-abizenak azalduko dira egutegian. Lehenengo hiru sarituek 300, 200 eta 100 €ko saria jasoko dituzte.

Epaimahaia: Berdintasunerako izendatutako udal ordezkariek eta herrian parekidetasunaren alde lan egiten dute emakume taldeetako ordezkariek osatuko dute.

Jabetza: Argazkilariaren izen-abizenak jarriko dira 2012ko udal egutegian. Argazki hauek udalak egutegirako erabiliko ditu eta parekidetasunaren gaiarekin zerikusia duten ekimenetan ere erabili ahal izango dira.

Animatu eta eman zure ikutua udal egutegiari!