ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

SMS lehiaketa 2012

Oinarriak:

Parte hartzaileak: 18 urtetik beherako Euskal Herriko ikasle guztiak

Gaia: Gustuko duzun musikariaren kontzertura joan zara eta emanaldia amaitzean diskoak sinatzen ari da. Zer nahi zenuke zure jartzea? (Gehienez 30 karaktere)

Nola bidali: Parte hartzaileek nahi adina mezu bidali ahal izango dituzte telefono, posta elektroniko edo www.oarsoarrak.net atariaren bidez.

Nora bidali: Zure mezua 660387044 telefonora (mezuaren prezioa gutxi gorabehera 0.15€ + BEZ) edo sms@oarsoaldea.net -era.

* Mezua e-mailez bidaltzen duzuenok izen-abizenak, jaiotze data eta herria zehaztu beharko dituzue. SMSa bidli eta finalista gertatzen zaretenoi, berriz, deitu egingo dizuete datu horiek eskatzeko eta hala, esaldia balioztatzeko.

Epea: ostailaren 9tik martxoaren 9ra.

Saria: 300 euroko erosketa txartela Oarsoaldeko dendetan gastatzeko.

Epai-mahaia: eskualdeko DBH-4ko ikasleek aukeratuko dute SMS irabazlea.

Sari-ematea: martxoaren 30ean egingo den prentsa agerraldian jakinaraziko da zein den SMS irabazlea eta bertan egingo da sari-ematea.