ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

ESKOLA KIROLEAN ATSEDENA MARTXOAK 10AN

 Asteburu honetan Martxoak 10, ez da eskola kiroleko jardunaldirik egongo. Hau honela, aukera ikusi dugu lehengo asteko balorazio ttiki bat egiteko.

 Martxoak 3ko jardunaldian Benjaminek (LH3-LH4) herri kiroletako jardunaldia izan zuten. Bertan, neska mutilek, Herri Kirol ezberdinak probatzeko aukera izan zuten Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Eguraldi ona aprobetxatuta, Oarsoaldeako ikastetxeetatik 500 kirolaritik gora hurbildu ziren goiz guztian zehar, eta oso balorazio onarekin atera ziren bertatik, gustura ibili ziren neska mutilak froga ezberdinetan parte hartuz. Txingak, sokatira, jende proba, lokotxak… probatzeko eta disfrutatzeko aukera izan zuten.

             Alebinek (LH5-LH6) berriz, partida ezberdinak jokatu zituzten, saskibaloi, futbol eta eskubaloia mutiletan, eta futbola eta eskubaloia nesken kasuan. Elorsoro eta  Galtzaraborda kiroldegiak eta  Fanderia eta Ugaldetxoko futbol zelaietan egin ziren partidak, eta bertara ere ia 500 kirolari mugitu ziren.

           Guztira, asteburu honetan 1000 pertsona inguruk parte hartu du eskola kiroleko egitasmoan, kirol ezberdinetan eta oarsoaldeako herri ezberdinetako Udal Kiroldegiak erabiliz.

          Eskerrikasko guztioi, eskola kiroleko egitasmo hau aurrera eramaten laguntzeagatik.