ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Pasaka eskuz bikoteen arteko 1go Txapelketa Herrikoia

  • Joko Zuzenen artean, “Pasaka” da estalpean jokatzen den bakarra. Beste hirurak aire librekoak dira (Bote Luzea, Laxoa eta Errebotea)
  • Urtean zehar “Pasakan” txapelketak izaten dira eta gaur egun 100 pilotaritik gora aritzen dira modu arautu batean “Pasakan” Ifarraldean eta Baztanen.
  • Modalitate hau normalean trinketean jokatzen da. Baina batzuetan ezker-paretadun frontoietan ere.
  • Trinketeko jokorik zaharrenetakoa da.
  • Garai batean arkupetan ere jokatzen zen. Sona handikoak ziren, Oiartzun, Lesaka, Arantza, edo Elizondokoak, besteak beste.
  • Oiartzungo pilotari famatuak, Laxoan eta Errebotean aritzeaz gain, Pasakan ere aritzen ziren, Urtxalle handia, beste askoren artean.
  • Gaur egun sarearen lotura-uztaia bere lekuan mantentzen da Kontzejupean, kantxaren erdian eta 1,20 metroko altueran, iraganaren testigu.
EZAUGARRIAK
  • Kantxa sare batez erdibitua egonik, pilota alde batetik bestera bidaltzen da sarearen gainetik, eskularruz edo eskuz.
  • Normalean binaka aritzen dira.
  • Sarea kantxaren erdian ipintzen da, 1,20 metroko altueran.
  • Joko zuzen guztietan bezala, kintzeka eta jokoka kontatzen da.
  • Modalitate oso ikusgarria da “Pasaka”.
Oiartzungo “Txost” Pilota Taldearen helburuetan, Joko Zuzenen errekuperazioa dago. Dagoenekoz, Errebotea bideratua dauka Oiartzunen, bi talde bait ditu modalitate honetan aritzen direnak.Errebotea indartzen jarraitzeaz gain, “Pasaka” modalitatearen errekuperazioari ekin  dio orain.
Hau dela eta, azaroaren  5ean  Txostek antolatutako “PILOTA ZUZENEAN” ekintzen barnean, aspaldiko partez, Pasaka partida jokatu zuten Oiartzungo Kontzejupean, Txost eta Laxoa Elkarteko taldeek.
Eta orain, eskuzko “Pasaka” bultzatu nahirik, BIKOTEEN ARTEKO 1go TXAPELKETA HERRIKOIA antolatu nahi du oraingoan Udaberrirako.
  • Txapelketa honetan edonork har dezake parte.
  • Pilota bigunak erabiliko dira.
  • Martxoaren 23an (ostirala), 19:30 ean, argibideak emateko bilkura bat antolatu da Kontzejupean bertan, interesa dutenak informatzeko.
  • Izenak emateko, 657794595 telefonoa edo txostoiartzun@gmail.com  erabili daitezke.