ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Sorosle eta sorospen ikastaroa Lezon

 

Lehen Sorospen ikastaro berri bati hasiera emango dio DYA Gipuzkoak, biztanlego
osoari irekia egongo delarik. Ikastaroaren iraupena 3 astekoa da, maiatzaren 23a bitarte, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara, astelehenetik ostiralera.
Ikastaroa, Kultur Aretoa– Donibane kalea 2, izango da, Lezon. Ikastaroak, kontuan izanik ez dela beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea, egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei erantzuna nola eman irakatsiko du. Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak … Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketen hauek, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira, teoria eta praktika alderdiak ikutuaz. Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskeintzen duen Sorosle Tituloa eskuratzeko aukera izango du.
Ikastaro hau gainditzen duenak, EHUrako 2 kreditu jasotzeko aukera izango du.
Matrikularen kostea, ikastarorako txostena barne delarik 100 eurokoa da. Ikasle kopurua mugatua da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943-46.46.22 telefonora.