ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Merkatruke azoka

Gazte foruko gazteak Merkatruke azoka antolatu dute Apirilak 28 larunbatean 16.30etatik aurrera Doneztebe plazan.

Ekimenaren helburua, dirua alde batera utzita,  etxean erabiltzen ez ditugun gauzak, behar dugun zeozerren truke aldatzea da.

Trukatu nahi duzun/dituzun gauzak (liburuak, musika CDak, jostailuak, jolasak, arropa, elektronika gauzak, kirol materiala,…) koloretako txartelengatik aldatuko zaizu/zaizkizu Gazte Informazio Bulegoan (astelehenetik ostiralera 17.30-19.30 eta larunbatetan 10.30-13.30), Mendiburu kalea 5, eta azokako egunean kolore berdineko behar duzun beste gauzaren batengatik trukatu dezakezu.

Merkatrukerako materiala egunean bertan ere eraman dezakezu eta bertan guztia antolatzen ariko diren Gazte Foruko gazteek emango dizkizue dagokien koloretako txartelak.

Trukerako erabiliko den materiala egorera onean egon behar du. Zuretzat nahi ez duzun hori beste inork nahiko ez duela pentsatu behar duzu, eta zuk gauzak aurkituzea gustatuko litzaizukeen moduan eramatea eskertuko dute antolatzaileek.

Trukatzen ez den materiala, beharra dutenen artean banatzeaz arduratuko dira antolatzaileak.

Animatu zaitezte! Denon artean ekimen polita, interesgarria, beharrezkoa, ezberdina, soziala, praktikoa.. egitea lortze aldera!