ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Udako oporretan Europara lanera

Откъде да купя икона

Uda gerturatzen ari da, eta oporraldia baliatuz gazte askok erabakitzen dute Europara lanera joatea. Ofizio berriak ikastea, lan esperientzia lortzea, hizkuntzak ikastea, diru pixkat lortzea, harreman berriak garatzea… helburuak asko izan daitezke. Atzerrira lan egitera joateak baina, aurreplengintza baten beharra dakar.

Lehen urratsa helburu argi bat definitzea da: edozein lan mota edozein herrialdetan bilatzea oso zaila da. Beraz, bilatzen hasi aurretik saiatu ondorengo galderei erantzuten:

  • Nora joan nahi dut?
  • Noiz eta zenbat denboraz?
  • Zein da atzerrira lanera joatearen helburua?
  • Ze lan mota bilatu nahi dut?
  • Helburu dudan herrialdeko hizkuntzaren ezagutza nahikoa dut?

Behin galdera hauek erantzunda, lana bilatzen hasteko unea da. Ondorengo esteketan udako lan esakintzak aurki ditzakezue. Edo bestela, etorri ostiraletan Gazte Informazio Bulegora eta guk lagunduko zaitugu!

Summerjobs   Jobs4students   Seasonalwork   Seasonworkers   Hoteljobs  Holidaybreak   Resortjobs