ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Ekainak 23 larunbata: II. Merkatruke azoka

Apirilean gazte foruak antolatu zuen Merkatruke azokak izan zuen harrera ona dela eta Ekainak 23an II. Merkatruke azoka egingo dute!

 

Helburu nagusia trukeko azoka bat izatea da. Dirua alde batera utzi eta trukaketa bultzatzea, behar ez dena uztea eta behar den zerbait hartzea baina diruaren balorea kontutan hartu gabe.

Materiala gaika, koloretako txarteltxoen bidez sailkatuko da. Bilketa Gazte Informazi Bulegoan egingo da ondoko ordutegian: astelehenetik ostiralera 17.30 – 19.30 eta larunbatetan 10.30 – 13.30.

Gazte foruko kuadrillak

parte hartzera animatzen zaitu!!!