ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Euskera ikasleek bekak eskatzeko epea zabalik

2011-2012 ikasturtean Oiartzunen euskara ikasle izan direnek udalaren beka jaso ahal izango dute.

Oiartzungo euskaltegi homologatuetan ikasten duten ikasleek beka jaso dezaten honako baldintzak bete behar dituzte:

– Oiartzunen erroldatua egotea edo Euskara Plana duten herriko enpresetan, elkarteetan, denda eta zerbitzu enpresetako langileak izatea.

– Beka hori jasotzeko ezinbestekoa da eskolen %85era joatea.

Inprimakiak ongi beteta, eskaerak uztailaren 2ra arte aurkez daitezke, udaleko Euskara Sailean (Manuel Lekuona Bibliotekako ganbaran) edo Intxixu AEK euskaltegian (Fermiñenen).