ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan-poltsa irekiko da

Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan-poltsa irekiko du Udalak astelehenean, uztailak 2tik 13ra. Bete beharreko baldintza 18 urte beteak edukitzea da. Honez gain, oiartzuarrek lanerako lehentasuna izango dute.

Lan egiteko interesa duenak udaletxeko Informazio Bulegoan eman behar du izena, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era.