Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Urtero bezala, aurten ere UEUko Udako Ikastaroetan parte hartu duten ikasle eta langabetu oiartzuarrei diru laguntza emango die Udalak. Irailaren 10a arte izango dute laguntza jaso ahal izateko agiriak aurkezteko epea herritarrek. Udaletxeko Informazio bulegoan aurkeztu behar dira eskaerak.

Eskaera orria, matrikularen ordainagiriaren kopia, UEUk emandako parte-hartze ziurtagiria eta 2011/2012 ikasturtean langabetu edo ikasle izan dela frogatzeko agiriak aurkeztuko beharko dituzte laguntza jaso nahi duten oiartzuarrek. Ikastaro bakoitzeko matrikularen eta egoitza gastuen erdia ordainduko die Udalak, gehienez ere 185 eurora arte.

Categories: Udala
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa