ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UDALEKUAK: uztailaren 2a

Atzo hasi genituen aurtengo udalekuak eta atzoko eguna elkar ezagutzen eman ondoren, gaurkoa ekintza eta jolas ezberdinak egiteko eguna izan da.  Txiki-txikienak, haur hezkuntzako haurrak, igerilekura joan dira; lehen hezkuntzako haurrak, aldiz, han eta hemen ibili dira hainbat ekintza egiten: batzuk Landetxen ibili dira jolasean , beste batzuk kirol egokituak egin dituzte, mahai jolas erraldoietan aritu dira besteak eta hurrengo asterako elkartasun egunerako lanak ere egin dituzte. Primeran pasatu dute denek!