ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UDALEKUAK: uztailaren 5a

Eguraldia dela eta aldaketaren bat egin behar izan dugu gure programaketetan. Horrela, txikienek gaur egin behar zuten ur ginkana hurrengo astearterako utzi dugu, eta gaur bestelako kontu batzuetan aritu dira: aurpegiak margotzen, San Ferminetarako karetak prestatzen eta Arane baserrira bisita egin dute beste batzuk. 1. eta 2. mailakoak herri kiroletan aritu dira jo eta ke, eta 3. mailatik 6. maila artekoak, sahararrak barne, errekan ibili dira, gustura!

Horretaz gainera,  udalekuen berri eman dute gaur 5 urtekoek Oiartzun Irratian, eta 5. eta 6. mailakoek eta sahararrek blog honetan.

 

5 urtekoek Araneko baratza eta animaliak ikusi dituzte gaur: