ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UDALEKUAK: uztailaren 8a

Gaur bisita berezia izan dugu goiz-goizetik: Porrotx etorri da San Fermin sudur-gorria ospatzen laguntzera! Berak emanalditxoa egin digu eta guk, trukean, liburu batzuk oparitu dizkiogu udalekuetan egindako marrazkiz, ipuinez, bertsoz… osatuta, ospitalean dauden haurrei emateko berak. Kometa bat ere oparitu diogu, koloretazko ametsak egiten jarrai dezan. Zezenarekin entzierroa egin ondoren Porrotx agurtu dugu eta talde bakoitzak bere bidea hartu du: batzuk Aiton-Etxera, beste batzuk Zaharren egoitzara, igerilekura besteak eta Altxorraren bila aritu dira beste batzuk.

 

Porrotx poz-pozik gelditu da gure opariak jasota: