ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UDALEKUAK: uztailaren 11

Denetariko ekintzak izan ditugu gaur udalekuetan: Hasteko 5. eta 6. mailakoek Juan Mari Lekuonaren ipuinak kontatu dizkiete HHko neska-mutilei (5 urtekoei ogiaren ipuina, gero ogia egin behar baitzuten). Txikienak Arane baserrian izan dira gero, 4 urtekoek kamisetak tindatu dituzte eta 5 urtekoek ogia egin dute.  1. eta 2. mailakoak pistinara joan dira eta 3. eta 4. mailakoek “transformer” egin dute; ea ezagutzen dituzuen etxera iristen direnean! Eta handienak errekara joan dira, gaur ere bero dugu eta.

Gaur, gainera, aurreko astean Oreretako udalekuetara bidali genituen gutunen erantzunak iritsi zaizkigu. Bai karta politak bidali dizkigutela! Goizean lehengo gauza karta horiek banatzea egin dugu.