ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UDALEKUAK: uztailaren 16a

Gaur igerilekuan izan dira HHko haurrak. LH 1, eta 2. mailakoak begirale bila ibili dira herrian barrena, 3. eta 4. mailakoak murala margotu dute eta zaharrenak Oiartzungo historia gehixeago ezagutzen ibili dira Alvaro Aragon historiagilearen laguntzarekin; uste baino sekretu gehiago ditu Oiartzunek!

 

Begira, begira non aurkitu duten 1. eta 2. mailakoek begirale bat…