ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

www.gazteoiartzun.net webguneak 8 urte bete ditu!!

oiartzun-gazte-webgunea

Bai, dagoeneko 8 urte pasa dira, www.gazteoiartzun.net ireki genuenetik. Hasierako diseinuak hamaika aldaketa jasan baditu ere, bere bidea eta filosofia, berdin darrai: Gazteentzat eta gazteentzako, Oiartzunen eta Euskal Herrian egiten diren ekintzen berri ematea. Webgune honetan, ludoteka, udaleku, eskola kirola, herriko ikastetxe, auzo nahiz herriko festak eta beste hamaika eragileek izan dute eta aukera dute beraien ekintzen berri emateko.

Webgunea apala da, www.gazteoiartzun.net domeinuaren kostoa besterik ez du (urtean 12€ inguru). Baina argitaratu diren 1.748 artikuluak, atzetik izan dituzten pertsona ezberdin askoren lana dago eta horrek ematen dio www.gazteoiartzun.net bere berezko balioa.

Gure estatistikak ez dira mundialak izango baina gure ustez, atzetik dauden herritarren interesa da webgunea balioan jartzen dutena.

Azken urtean, 9.421 bixitari izan ditugu eta hauek webguneko 19.129 orrialde ikusi dituzte. Honi, Facebook eta Twitter-eko kontuetatik bideratzen diren bixitak gehitu ezkero bertan argitaratutakoaren hedapen handiagoa egin da.

Eskerrik asko egitasmo honetan parte hartu eta hartzen duzuen guztioi. Zuen laguntzarekin, denok batera, gazte oiartzuarrentzat eskeintzen diren ekintzen islada jarraitzen saiatuko gara.

FacebookTwitter