ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Oiartzungo The Pistatxos taldea ‘Kontrako Eztarria’-ren lehiaketan

Oiartzungo The Pistatxos taldea ‘Kontrako Eztarria’-ren lehiaketan

The Pistatxos

The Pistatxos

ETB 1eko Kontrako Eztarria programako lehiaketan parte hartu Oiartzungo The Pistatxos taldeak. Abba Suediako taldearen Mamma mia kantuaren melodia hartuta, letra sortu eta bideoklipa grabatu dute zortzi laguneko koadrilak: Ekhiñe Irazusta, Garazi Lizaso, Irati Zabala, Maialen Oiartzabal, Maddi Etxebeste, Maddi Soroa, Olatz Iragorri eta Udane Etxebeste.

Jasotako bideo guztien artean zortzi onenak aukeratuko dituzte eta eitb.com atarian bozkatzeko aukera jarriko dute, Kontrako Eztarria saioaren orrian. Bi sari egongo dira: lehena 1000 eurokoa, boto gehien jasotzen duen bideoarentzat. Bigarrena Xabier Euzkitze, Jon Plazaola, Anjel Alkain, Iker Galartzak eta programako kideek aukeratuko dute. Horiek aukeratzen duten bideoen egileek 500 euro eskuratuko dituzte.

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2071316/bideoa-oiartzungo-the-pistatxos-kontrako-eztarriko-lehiaketan/