ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Udalekuetan herritar ezberdinekin elkartuko gara

Aste bakoitzean gai ezberdin bat jorratuko dugu eta horretarako herriko hainbat eragile eta norbanakoen laguntza izango dugu.

Euskal Kultura lantzeko, herriko hainbat dantzari izango ditugu gurekin. Arane baserrikoak ere lagun izango ditugu.

Elkartasuna lantzeko  El Watan taldekoak etorriko zaizkigu eta Sahara eguna antolatuko dugu.

Osasuna gaiarekin, herriko pediatrak eta Arraztalo elkartekoak. Hauetaz gain sendabelarrak ere ezagutuko ditugu herritar batzuen laguntzaz.

Herritik gertu izango dugu azken astean, eta hemen, herriko hainbat jubilatu, paretak margotzen lagunduko diguten hainbat lagun,herriko emakume kirolariak…ConozcoMiCuerpo01_jpg

Hauetaz gain astero astero Petra lekuonara eta Aiton etxera ere egingo dugu bisita.

Lagun eta bisita gehiago ere izango ditugu, horretan gabiltza.