ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Aiton amonei omenalditxoa, otsailak 28, Doneztbe plazan 17:00etan

 

Larunbat honetan, otsailak 28, ekintza berezi berezi bat egin nahi dugu.

Denekin batera eraman nahi dugu aurrera ekintza eta oraingoan AITON AMONAK izango ditugu protagonistak! Izan ere, larunbat honetan gure aiton amonek hain merezia duten omenaldia jasoko dute. ( jolasak, merienda, bertsoak, musika… denetarik izango dugu )

Horregatik, otsailak 28, larunbatean zuen aiton amonekin 17:00etan Doneztebe plazara  bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Bertan, aiton amonak omentzeaz gain, Pirritx, Porrotx eta Marimototxek martxoren 8a dela eta aurrera daramaten amonen  eta birramonen omentzearekin bat egingo dugu. Horregatik, herriko amon eta birramonekin argazkia atera eta maitezaitutamona@gmail.com helbidera bidaliko dugu.

Zuek nahi baduzue eta zuen amonek eta birramonek  nahi badute noski, beraien argazkiak ere helbide horretara bidaltzera animatzen zaituztegu.

 

illust3398