ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Badugu Oiartzungo Skate Parkaren planoa!!!

skate_oiartzun_2_saioa_01

Atzo amaitu genuen Oiartzungo Skate Parkaren inguruko 3. saioa eta dagoeneko baditugu, gure skate parkaren lehen plano pare bat. Gustatzen?

 

plano bat plano bi

Behin behineko planoak dira, baina lehen fase honetan garatu nahi den zatia eta etorkizunean izan dezakeen itxura orokorra ikusteko baliagarria izan daitezke.

Planoen inguruko zalantzarik izanez gero, galdetu lasai!

Atzo, saioan aipatu genuen bezala, apirilaren 30a arte epea izango dugu, plano hauen inguruan proposamenak edo bestelako ideiak botatzeko.

Datorren astean Whatsapp talde bat osatuko dugu skate park inguruan kontaktuan izateko eta hurrengo urratsen berri izateko. Taldean sartu nahi duenak, gurekin harremanetan jarri, zuen izen abizena eta telefono zenbakia jokin@oiartzun.org-ra bidaliz.


0
0 (1) 0 (2) 0 (3) 0 (4) 0 (5) 0 (6) 0 (7)