ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

2015/05/16 GAZTELEKUREN XX. Urteurrena

_MG_5045

Altzibarko  Gaztelekuak (A.K.E.) bere  20. urteurrena ospatzen du aurten. Urtero bezela egun horretarako jai eguna antolatu dugu. Suziriaren soinuak jakinaraziko digu jaiaren hasiera. Toka  txapelketako inskripzioa 1€ -ekoa, garailea eta finalistak bere saria izango dute.Trikipoteoaren bitartez auzoa alaituko dugu. Bazkariaren gastuei aurre egiteko, 10€ bazkaltzera gelditzen den pertsona bakoitzeko eskatuko dugu. Bazkalostean karaoke-arekin alaituko gara pixkat. arratsaldeari hasiera ona emateko MIL DEMONIOS talde altzibartarraren kontzertua. Beti bezela , gonbidapena bidaltzen diegu altzibartar  eta oiartzuar  guztiei  urteurren berezi hau gurekin ospatzea.

EGITARAUA

-Txupinazoa

-Toka txapelketa

-Triki-poteoa

-Bazkaria

-Karaoke

-Kontzertua :   MIL DEMONIOS.