ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Uztailak 10. Udalekuetan zer

Kaixo!

Hemen dituzue bihar, uztailak 10, egingo ditugun ekintzak:

HH3, HH4, HH5: Errekara joango dira. Toaila, errekarako oinetako egokiak, bainujantzia, eguzkitako krema… ekarri.

LH1: Zentzumen jolasa eta ondoren igerilekura joango dira. Toaila, eguzkitako krema, igerilekurako txanoa, bainujantzia, txankletak… ekarri.

LH2, LH3: Flashmob entsegua eta igerilekura joango dira. Toaila, eguzkitako krema, igerilekurako txanoa, bainujantzia, txankletak… ekarri.

LH4: Ur jolasak izango dituzte. Bainujantzia, toailak, oinetako erosoak ekintzarako… ekarri.

LH5: Soinuenera bisita.

LH6: Errekara joango dira. Toaila, errekarako oinetako egokiak, bainujantzia, eguzkitako krema… ekarri.