ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UZTAILAK 14. UDALEKUTAKO EKINTZAK

Kaixo!

Hemen dituzu bihar, uztailak 14, egingo ditugun ekintzak:

HH3, HH4, HH5: Igerilekura joango dira. Ekarri beharrekoa: txankletak, bainujantzia, eguzkitako krema eta igerilekurako txanoa.

LH1: Sukaldaritza tailerra egingo dute.

LH2: Zientzia tailerra egingo dute, gero errekara joango dira

LH3: Altxorraren bila izango dute.

LH4: Errekara joango dira. Ekarri beharrekoa: errekarako oinetako erosoak, bainujantzia, toaila eta eguzkitako krema.

LH5: Ur jolasak egingo dituzte.

LH6, SAHARA: Arraztalokoekin elkarlanean (Petra Lekuonako baratzetara). Oinetako erosoak eta nahi izanez gero, eskularroak ekarri.