ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UZTAILAK 20, UDALEKUTAN

Igerilekuan

Kaixo denoi!

Hemen dituzue hurrengo astelehenean, uztailak 20, udalekutan egingo ditugun ekintzen zerrenda:

HH3, HH4, HH5: Begirale bila izango dute.

LH1: Errekara joango dira. Ekarri beharrekoa: bainujantzia, toaila, eguzkitako krema, errekan eroso ibiltzeko oinetakoak.

LH2: Kamisetak margotuko dituzte eta gero errekara joango dira

LH3: Ur jolasak izango dituzte. Ekarri beharrekoa: bainujantzia, toaila, eguzkitako krema, eta urarekin jolasean ibiltzeko oinetako erosoak.

LH4, LH5, LH6 eta Sahara: Igerilekura joango dira. Ekarri beharrekoa: bainujantzia, toaila, txankletak, igerilekurako txanoa eta eguzkitako krema.