ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UZTAILAK 24, UDALEKUETAN

Iada, udalekuen azken txanpan sartu gara eta bihar Iturriotzko festen hasiera dela eta auzoa udalekuetan egindako apaingarriekin apainduko dugu eta goizaren lehen orduan, udalekuetako maila guztiek flashmob grabaketa egingo dugu Iturriotzen bertan.

Gogoratu, bihar, flashmoba grabatzeko adin bakoitzan dagokion kamiseta kolorea ekarri behar duela: HH udalekuetan margotutako kamiseta txuria erabiliko dute, LH1 horia, LH2 gorria, LH3  berdea, LH4 urdina eta LH5-LH6-SAHARA arros, more edo lila.

Jarraian, flashmob grabaketaren ondoren maila bakoitzak egingo dituen ekintzak aipatuko ditugu:

HH 3. Iturriotz ezagutzen

HH4, HH5. Jolasak Iturriotzen.

LH1, LH2, LH3. Igerilekua

LH4, LH5, LH6. Erreka

Bestalde, jakin, 1. hamabostaldiko talde argazkiak www.gazteoiartzun.net orrian dituzuela.

20150714_122226