ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

FRIGOLIBURUTEGIA berriz ere martxan dago!

Abuztuko geldialdiaren ondoren, ikasturte berriarekin batera, FRIGOLIBURUTEGIA proiektua martxan jarriko dugu.

Ekimen honen helburua irakurzaletasuna bultzatu eta liburuak elkartrukatzea da. Horrela, herritarrek, bertan gustoko duten libururen bat ikusten badute, hartu eta eraman dezakete. Hala ere, liburuen elkartrukea ere ekimen honen helburu denez beste herritarrekin partekatu nahi dituzten liburuak bertan uztera animatzen ditugu. Kontuan izanik, bertan uzten duten liburua seguraski ez dutela berreskuratuko.

Aurten ere, bi frigoliburutegi egongo dira. Hauetako bat, iraunkorki Abaraxka ludotekaren ondoan egongo da, kontzejupe plazan. Bestea aldiz, frigoliburutegi mugikorra da eta hilabete igaroko du Oiartzungo auzo bakoitzean. Honakoa da 2015-2016 ikasturteko egutegia:

URRIA_ELIZALDE (esne makinaren ondoan)

AZAROA_ARRAGUA (parkean)SAM_3023

ABENDUA_UGALDETXO (parkean)

URTARRILA, OTSAILA_ITURRIOTZ (frontoiaren ondoan)

MARTXOA _ALTZIBAR (kaleberriko parkean)

APIRILA_KARRIKA (plazan)

MAIATZA_ERGOIEN (Auzokalten)

EKAINA_GURUTZE (parkean)

UZTAILA_ELIZALDE (esne makinaren ondoan)