ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Muittu! Aurrebenjaminentzako jarduera fisikoko eskaintza berria

Muittu

Oiartzungo Udaleko Gazteria eta Kirola sailak, Haurtzarko Ikastola eta Elizalde Herri Eskolarekin batera, LH 2. mailako haurrentzat Muittu! egitasmo pilotua jarriko dute martxan.

Muittu! era ludikoan, jolasen bidez, gaitasun fisikoak lantzeko helburuarekin sortzen den egitasmo pilotua da.

Urtarriletik maitzaren bukaera arte, astean ordubeteko bi saio planteatu dira.  Saioak urtarrilaren 18an hasiko dira, baina aurretik izena ematen duten haurren gurasoekin bilera bat egingo litzateke, xehetasun guztiak azaltzeko. Bilera hau urtarrilaren 11ean izango da, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 17:00etan.

Izen-ematea, herriko ikastetxeetan banatu dituzten izen-emate orrien bitartez abenduaren  11 arte izango da. Hemen kopia bat: Izenematea aurrebenjaminak 15-16