ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Uztailak 18 Sahara eguna.

Urteak dira Oiartzuna haur sahararrak etortzen direla udan. Aurten ere bost haur saharar daude gurekin.

Azken urteetan, Sahara eguna ospatzen hasi gara udalekuetan. Aurtengo Sahara eguna uztailaren 18an ospatuko dugu herriko plazan.Ikasturtean zehar, Haurtzaro ikastolan presio eltzeak bildu eta Saharara bidaltzeko proiektu polit bat abiatu da; 15 eltze lortu dira. Guk, udalekuetan ekimen honi jarraipena eman nahi izan diogu. Modu honetan, udalekuetako haurrek ikas materiala, eztia, esne kondentsatua eta  nozila ekarriko dituzte 15 eltzeak betetzeko. El Watan elkartea arduratuko da  ondoren elkartasunez beteriko presio eltzeak Saharara helarazteaz.

Egun hau herritarrekin batera ospatu nahi dugu. Horregatik, herritarrak gerturatzera gonbidatu eta presio eltzeak betetzeko materiala ekartzera animatzen ditugu.IMG_20160705_105817