ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

OIARTZUNGO MENDI BIZIKLETA SUSTAPEN LASTERKETA (2017/02/25)

2017-Txara-kartelaDatorren larunbatean, hilak 25, arratsaldeko 16:30etan, Oiartzungo Ugaldetxo auzoan dagoen Txara mendi inguruan, mendi bizikleta proba antolatuko du OTXE Oarsoaldea Txirrindularitza Klubak.

Txapelketa hau mendi bizikleta froga izango da, Alebin eta Infantil mailako gazteei zuzendua. Txirrindularitza modalitateko kirol txartela izan ala ez izan , guztiei zabaldua.

Lasterketa honen helburua mendi bizikletaren erabilpena sustatzea da, eta, baita ere, OTXE txirrindularitza eskola sustatzea.

1,5km duen ibilbideari hainbat itzuli eman beharko dizkiete gazteek. (Kategoria bakoitzak itzuli kopuru ezberdinak eman beharko dizkio zirkuitoari).

Ibilbidearen planoa: https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=16149020

Ekitaldiaren informazio gehiago: http://otxe.org/

EMAILA: info.otxe@gmail.com

TFNOA. 686 654381

 Animatu zaitez!!