ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Ostegun honetan, Elorsoro Kiroldegian: Gipuzkoako II. slalom saria!

Datorren ostegunean, hilak 23, Gipuzkoako II. Slalom saria ospatuko da gurpil aulkian, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian. Txapelketa 10:30ean hasiko da eta, Haurtzaro Atletismo taldea, Dordoka Kirol Elkartea eta Kemen elkarteetako kirolariak parte hartuko dute. Bertan, Haurtzaro Atletismo taldeko kirolaria den Ane Asensiok hartuko du parte.

Ikuskizun polita ikusteko aukera izango dugu. Ez ezazu aukera galdu!!

Ane Asensio de Mindara, clasificada para el Campeonato de España. Errenteria. 15-04-2016.