
Kaixo lagunak!
Gau beltza hurbiltzen ari da eta guk ere hasi ditugu egun horretarako prestaketa lanak.
Larunbat honetan, hilaren 21ean, 16:30etan ludotekan elkartuko gara egun handia prestatzeko asmoz. Jantziak eta apaingarriak egin ahal izateko, etxean dituzuen arropa zaharrak, maindire zuri zaharrak, kalabazak, arrautza kaxak… ekartzea eskertuko genizueke.
Larunbatean elkar ikusiko dugulakoan, ordurarte ongi izan!
More Stories
URTARRILEKO BIDEOA
OTSAILAK 4, HERRIA APAINTZEKO ZAKUAK ETA ESKULANAK
OTSAILAK 4, KONTZERTU DIDAKTIKOA