ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Bigarrengo aldiz elkartu dira adin ezberdinetako oiartzuarrak kantuan eta dantzan aritzeko

Ekimenaren helburua belaunaldi ezberdinen arteko transmisioa eta elkar ezagutzea izan da
Abesti zahar eta berri ugari abestu zituzten herriko gitarra joleen
laguntzarekin: Ala kinkirrinera, Araban Bagare, Zurekin, Sorgina Pirulina…
Une goxo asko bizitu ziren  norbanakoen eta ingurukoen gozamenerako.
Kantaldia Abaraxka ludotekak, Haziak egitasmoak eta Oiartzungo Torri Gukin adineko
herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatu eta bultzatzen duen
egitasmoak antolatu zuten elkarrekin.
Ikusi hemen egunean bertan hartutako irudiekin osatu dugun bideoa: