Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Badator Oiartzungo III. KIROL ASTEA!

Posted by gazteoiartzun.net 0 Comment

Oiartzungo III. Kirol Astea hilaren 10etik 17ra izango da. Aurten, asteburuetara luzatu da, jardunaldi praktiko gehiago egiteko aukera izan dadin.

Aurtengoan, BTT, raketista, mendia, bizikleta… ezagutzeko eta beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera izango dugu. Horretarako, herriko kirol-eragileekin elkarlana zuzena: OTXE; Intxixu Trail, Tximeleta, Haurtzaro Atletismo Taldea; Abaraxka ludoteka; Girizia Mendi Taldea; Haurtzaro Mendi Taldea; BPXport; Kuadrillategi;

Kirol Astearen baitan, hirugarrenez Kirol Saria banatuko da. Aurten, Karrikako Artaso Elkarteak jasoko du, xanistebanetan auzoen arteko sokatira txapelketa herrikoia antolatzen daramatzan urte guztien errekonozimendu gisa. Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak (UKABE) herritarrek egindako proposamenen artean, Artaso saritzea erabaki du.

Hona hemen III. Kirol Astearen  egitarau osoa:

kirol astea 2018 kartela horizontala ZUZ (004)

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa