ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

OSTIRALA, APIRILAK 12: LUDOTEKA ITXITA/KORRIKA GAZTEA.

Bihar KORRIKA dela eta arratsaldean zehar plazan ekintza desberdinak egongo dira. Guk ekintza horiekin bat egiten dugu eta hortaz LUDOTEKA ITXITA EGONGO DA.
Bestalde, arratsaldeko 19:00etan KORRIKA GAZTEA dago eta Abaraxka ludotekak bertan parte hartuko du. Plazan bertan hasiko da Abaraxkako kideekin, momentu horretan hartuko baitugu lekukoa Landetxerarte.
Haur eta familiak gurekin korri egitera animatzea gustatuko litzaiguke eta beraz 18:45etan plazan bertan elkartuko gara denak.
ANIMATU PARTE HARTZERA!