ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

OINHERRIREN JARDUNALDI DIGITALA

2012an ekin genion Herri Hezitzaileen bideari. Ordutik, jardunaldi eta topaketak antolatzeaz aparte, herriak saretzen eta teoria-praktika uztartzen aritu gara. Orain beste puntu interesgarri batean gaudela ikusita, esperientziak konpartitu, elkarezagutu, herrien arteko sarea egonkortu eta aurrera begira jartzeko gogoz gatoz.

Herri Hezitzailea filosofiaren baitan, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dute (OinHerri elkartea), oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz. 

Martxoaren 28an jardunaldiak egitekoak ginen Durangon,  baina bi aste lehenago erabat aldatu zitzaigun plana, maiatzaren 9rako utzi genuen arren, hor ere ez genuen aurrera eramateko aukerarik izan. Beraz, oraingoan beste formatu batekin gatoz, maiatzaren 26an arratsaldeko 18:00etan buruan genuen ideia moldatuta youtubeko kanalean ikusteko aukera izango duzue.

IZENA EMATEKO: http://herrihezitzailea.eus/