
KontaKLIK ukimenezko pantailak dituzten gailuetan (bai Android zein IOS sistema eragileak dituztenak), zein mahai-gaineko ordenagailuetan erabiltzeko materiala da. Material hau Lehen Hezkuntzan erabiltzeko pentsatua dago.
KontaKLIKen bidez, nahi duzuen eran, ipuinak kontatzeko eta sortzeko parada duzue. Irudiak zein testua txertatu, ahotsa grabatu edota mugimendua eman diezaiekezue ipuinei. Behin zuen istorioa osatu ondoren nahi duzuen horrekin partekatu dezakezue; ipuinarekin jolasteko ere balio du KontaKLIKek.
More Stories
ABARAXKAFM
MAIATZAK 30, AZKEN EGUNA
OSTIRALA, ABARAXKA ITXITA