ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

AZAROAK 21: IBILBIDE GEOLOGIKOA

Herriko ondarea ezagutzen jarraitzen dugu. Oraingo honetan:  Ibilbide geologikoa Arditurrin (Uztapide plazatik -Ergoien-, 10:30. Aforoa: Sei laguneko taldeak osatuko dira). 

Aldez aurretik izena eman beharko da eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da ekintza guztietan (osasun-egoeraren arabera, irizpideak aldatu daitezke, unean uneko egoerara egokitzeko).

Izena emateko, Oarsoaldeko Turismo Bulegoarekin jarri beharko da harremanetan telefonoz (943 49 45 21) edo e-mail bidez (turismoa@oarsoaldea.eus).