ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

AMAREN INTXAURRAK

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek aurten heriotzaren gaia lantzen dute beraien Amaren intxaurrak ikuskizunean. 

Honen amaieran intxaurrondo edo gereziondo  bat oparitzen dute herriko eragile bati berak har dezan herrian bertako hilak oroituz landatzeko ardura.Oiartzungo emanaldian Abaraxka udal ludotekak jaso zuen intxaurrondoa.

Bertso batzuk ere  sortu genituen denon artean abesteko, intxaurrondoa denon izan dadin sentitzeko asmoz. Hona hemen bideoa:  https://youtu.be/xt_2874Ql9U
Intxaurrondoa non landatzeko erabakia denon artean hartu nahiko genuke. Horretarako inkesta txiki bat sortu dugu.

Inkestarako linka: https://forms.gle/tjst3aYJ4qjFMghu6

Ziur gaude heriotzaren intxaurrondo hau bizirik eta lagunartean mantenduko dugula eta ematen dituen fruituak dastatuz hazi eta heziko garela.