ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

OIARTZUNGO IHOTIK KARTA JOLASA

Herriko ihoteak oiñarritzat hartuz jolasaz gain kultura zabaltzeko baliabide hau sortu dugu.

Oiartzungo ihotik karta jolas moduan bizitza hartu dute! 

Intxixuak, basandreak, sorginak, ote-gizona,zomorrozinko, suzko akerra, sua,kuestaziyua, auzoak….batu ditugu karta jolas batean.

Karta jolas hau ez da jolasa soilik. Ilusio, mimo eta maitasunez sortu eta landutako baliabide ederra da. Baliabide diogu, gure herriko ohiturak eta kultura, jolasean, era kolektiboan, euskaraz, hezkidetzan… jaso eta transmititzeko modua delako.

Materiala kutxatxo eder baten barruan  dator:  karta hauekin nola jolastu, ihoteen historia eta hauen berri ematen duen  liburuxka bat du eta 56 karta erakargarri.

Karta jolas honekin hain maite ditugun ihotik urte osoan etxean  izango ditugu. 

Jolasa eta kultura bat eginik… jolastuz ikasi!!!Oiartzuarren  etxe  guztietan egon beharreko jolasa!! Abaraxkan salgai .