ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

FRIGOLIBURUTEGIA BUELTAN DUGU!

Herritarrei eskainitako proiektua dugu hau. 

Irakurzaletasunaz gain, trukea, herrigintza, berrerabilpena, kontsumismo eza… bezalako baloreak landu nahi ditugu . 
Edonork hartu, utzi, ikusi, irakurri… hitz batean erabili dezake frigoliburutegia. Ez da solik haur edo gazteei zuzendutakoa. Normalean, frigoliburutegiaren goialdean helduenei zuzendutako liburuak izaten dira eta behealdean txikienei zuzendutakoak.
Asmoa herritarrok frigoliburutegia aberastea da. Hau da, bakoitzak hartu eta utzitako liburuez betetzea. 

Erabilgarria izango zaizuelakoan eta erabiliko duzuelakoan.

DENON ARTEN ZAINDU ETA BEROTU DEZAGUN FRIGOLIBURUTEGIA