Aurresku eta Soinu zahar txapelketa
Euskal Dantzarien biltzarrak antolatzen duen Aurresku eta Soinu Zahar txapelketaren kanporaketa izango dugu asteburu honetan Oiartzunen.
Aurreskuan mutilek hartzen dute parte eta Soinu Zaharren atalean neskek.
Bi kategoriatan banatzen dira adinaren arabera, 7-11 urte artekoek A saila osatzen dute eta 12 urtetik 15 urte bitartekoek B saila. Egun bakoitzean kategoria bakoitzeko kanporaketa egiten da.
Larunbata 12: B saila
Ordua 4.30etan Elorsoro kiroldegian
Neskak: 29 (Oiartzurrak: Goiuri Arzallus eta Udane Galardi)
Mutilak: 14 (Oiartzuarrak: Aritz Olarte, Ekain Susperregi eta Eneko Iparragirre)
Igandea 13: A saila
Ordua 11.00etan Elorsoro kiroldegian
Neskak: 17 (Oiartzuarrak: Katerin Artola eta Nerea Bideira)
Mutilak: 13
Kilometroak 06: Nola iritsi
Hemen duzue, iganderako zirkuitura gerturatzeko ibilbide ezberdinak (sakatu imajinean tamainu handian ikusteko):
Â
Â
(Iturria: www.kilometroak.net)
Â
Kilometroak 06: zirkuitua, kontzertuak, ekitaldiak
Hemen duze, aurtengo kilometroetako zirkuitua, lehen erakutsi bagenuen ere (Kilometroak 06 zirkuituaren mapa) orain zehaztapen guztiekin duzue: puntu ezberdinak eta bakoitzean dauden zerbitzuak. Igandean, patrikan eraman beharreko informazioa
Â

Â
..eta hemen Kilometroak 06ko egitarau osoa: kontzertuak, erakustaldiak….joan aukeratzen

Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Informazioa guztia, .PDF artxiboan deskargatu nahi duzuenok hemen duzue esteka: zirkuitua/egitaraua
(Iturria: Kilometroak.net)
Â
Â
Â
Aurreko urteetako Kilometroak

Aurtengo Kilometroak 06aren atarian gaudela, bati baino gehiagori gogora bueltatuko zaizkio oroitzapen ugari kartel hauek ikusterakoan:Â aurreko Kilometroen jaialdien kartel bilduma. Ederra benetan (sakatu kartelaren gainean tamainu handiagoan ikusteko):
|
 |
Â
(Iturria: www.kilometroak.net)
Euskal antzerkia: Eun dukat (Manuel Lekuona)
Madalensoro kiroldegian, Irailak 23, larunbata, arratsaldeko 19:30etan, Haurtzaro antzerki taldea eta dantza taldea, Manuel Lekuonaren “EUN DUKAT” antzezlana antzeztuko dute.
Â

Â
Â
 (Iturria: www.kilometroak.net)
Â
Aurtengo Kilometroak 06 bideoklipa hemen duzue!
Egun gutxi dira aurtengo Kilometroak 06ko antolatzaileek musikaren bideoklipa aurkeztu zutela eta http://www.kilometroak.net/ webgunean zintzilikatu berri dute. Hemen duzue ikusgai:
[kml_flashembed movie="http://www.kilometroak.net/data/images/outmodulescontent/3/bideoklipak.swf" height="375" width="600" /]
Abestia mp3 formatuan hemen duzue: Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen
(Iturria: www.kilometroak.net)
Â
Kilometroak 06ko Pregoi Nagusia
Datorren irailak 16, larunbata, 20:30tan, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian aurtengo kilometroak 06ko Pregoi Nagusia izango dugu. Bertan parte hartuko dute:
- Lartaun Txistulari Taldea
- Euskal Herriko Txistulari Elkartea
- Haurtzaro Dantza Taldea
- Berako Gure Txokoa Dantza Taldea
- Lartaun Abesbatza
- Andra Mari Abesbatza
- Haurtzaro Bertso Eskola
- Gitarra: Xanet Arozena
- Teklatua: Jon Irazoki
- Metalak: Erlaitz metal boskotea
- Aurkezlea: Urko Arozena
Hemen duzue obren zerrenda: JotarauaÂ
(Iturria: Kilometroak 2006)
Quilometros 2075, etorkizuneko kilometroak festa? :-)
YouTube webgunean aurkitutakoa eta seguraski batek baino gehiago ETBn ikusia duena, baina, Oiartzungo Kilometroak 06 atarian gaudela ez dago gaizki farre batzuk botatzeko:
[gv data="http://www.youtube.com/?v=5anyegreLFo"][/gv]
Kilometroak 06ko logoa eta doinuak zure telefono mugikorrean
Kilometroak duen webgune ofizialetik ateratako informazioa duzue honako hau. Zure sakeleko telefonoan aurtengo logoa eta doinua nahi izan ezkero hemen duzu hauek lortzeko eman beharreko urratsak:
![]() |
DOINU ERREALA
![]() |
Bidali kode hau KMKE Zenbaki honetara 5868Prezioa : 0.9 € +BEZa (SMSak: 1)       |
DOINU POLIFONIKOA
![]() |
Bidali kode hau KMKP Zenbaki honetara 5868Prezioa : 0.9 € +BEZa (SMSak: 1)       |
LOGOAK
![]() |
Bidali kode hau KMKL ZURI Zenbaki honetara 5868Prezioa : 0.9 € +BEZa (SMSak: 1)  |
![]() |
Bidali kode hau KMKL GORRI Zenbaki honetara 5868Prezioa : 0.9 € +BEZa (SMSak: 1)  |
(Iturria: Kilometroak)
Kilometroak 06 zirkuituaren mapa
Gero eta hurbilago dugu, ez ahaztu Urriak 1ean izango dela
eta bien bitartean, Kilometroak 06ko zirkuitua aztertzen joateko, hemen duzue mapatxoa.
Â
(sakatu maparen gainean tamainu handiagoan ikusteko)
6976 metroko luzera izango du zirkuitoak eta Oiartzungo auzoetatik zehar 7 gune ezberdin prestatuko dira. Informazio gehiago nahi izan ezkero heme duzue webgune ofiziala: KMK 06
Gogoratu ere, Kilometroak 06ko abestia entzuteko eta jeisteko aukera berri honetan duzuela: Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen
Â
III. ZikloKilometroari buruzko informazio gehiago
Â

 Aurreko aritukulu batean honen berri eman bagenu ere (Ziklokilometroak (Oiartzun-Senpere-Bera-Oiartzun)) hemen duzue informazio gehiago:
Ekainaren 25ean egingo da Ziklokilometroaren hirugarren jardunaldia, Ikastolen arteko elkarkidetza eta Iparraldeko zein Nafarroako ikastolekin elkartasun bideak jorratzeko asmoz antolatutako martxa zikloturista.
Helburu hori betetzeko, Ziklokilometroaren ibilbidea Oiartzundik hasi eta Bera eta Senpere zeharkatuko ditu; beraz, 2006ko KILOMETROAK, HERRI URRATS eta NAFARROA OINEZ egingo den herrietatik igaroko da.
Ibilbidea:
114km.
Irteera eta izen-ematea:
Irteera 8:00etatik aurrera izango da Oiartzungo San Esteban plazan, izena eman ondoren eta bakoitzak nahi duen unean. Kuota 15€-koa izango da eta izena emateko unean ordaindu beharko da.
Zerbitzuak:
-Â Â Â Â Â Â Â Â Jakiak eta edariak banatzeko postua (Beran egongo da)
-Â Â Â Â Â Â Â Â Osasun laguntza ibilbidean zehar
-Â Â Â Â Â Â Â Â Mekanika laguntza ibilbidean zehar
-Â Â Â Â Â Â Â Â Auto-erratza
-Â Â Â Â Â Â Â Â Aldagelak eta dutxak
-Â Â Â Â Â Â Â Â Kirol materialaren zozketa
-Â Â Â Â Â Â Â Â Hamaiketakoa helmugan
Araudia:
- Haurtzaro ikastolak eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatzen duten “III.ZikloKilometroak†honek zikloturista izaera du eta bertan federazioaren lizentzia indarrean duten txirrindulari guztiek har dezake parte.
- Martxa hau ez da norgehiagoka bat. Proba honetan partehartzeak arautegi honen ezagutza eta onarpena dakar.
- Partehartzaile guztiak bai zirkulazio arautegia eta baita antolatzaileek jarritako seinaleak ere errespetatu beharko dituzte.
- Irteera goizeko 8etatik aurrera izango da, izena eman ondoren eta bakoitzak nahi duen momentuan.
- Kuota 15€koa izango da eta izen-ematearekin batera ordainduko da. Ordainetan ibilbidean anoa-postu zerbitzua izango da eta oraigarria jasoko du parte-hartzaile bakoitzak.
- Izen-ematea goizeko 8etatik aurrera izango da.
- Kaskoa jantzita eramatea nahitaezkoa da.
- Antolakuntzak ez du bere gain hartuko zikloturistek paira dezaketen ezbeharrik, ez eta izan dezaketen zorrik ere.
- Antolakuntzak ibilbidea, ordutegia, jan-edana banatzeko postuaren kokapena eta bestelakoak aldatzeko eskumena bere egiten du.
Antolatzaileak eta laguntzaileak:
Ekitaldia Haurtzaro Ikastolak eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, baina Iparraldeko eta Nafarroako kideen laguntza ere izango dute antolaketa lanetan. Elkarlanean egingo da, beraz, III. Ziklokilometroak ekitaldia.
Ziklokilometroa ospatzen den bitartean trial-sin erakusteka bat izango dugu Oiartzunen bertan, Iker Lezeta eta bere lagun taldearen eskutik:
Â
Â
Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen

Kilometroak 2006ko abestia dagoeneko entzungarri duzue eta nola ez ba, gure blogean ere zintzilikatu dugu nahi duenak jeitsi ahal izateko.
Gozatu Alaitz eta Maiderren musika eta Jon Martinen hitz goxo eta alaiekin.
Zuen eritzia nahi dugu. Lehenik entzun eta gero esaiguzue ea musika, erritmoa, letra… gustukoa duzuen. Artikuluaren azpian zuen eritzia jasotzeko sakatu Iruzkin bat idatzi » estekan. Animatu!!
Hemen duzue abestiaren esteka:
Eta hau bere letra:
Sinplea da hau:
maite dut eta maite nau
nahiz ta hori elkarri
ez aitortu sarri.
Begira,
sentimenduak
hitzak bezala landuak
bihotzetik mihira
galdu egiten dira.
Ezagutu nuen egunean
nintzen haur
orduzkeroztik barrenean
Desioa bihurtu zait behar
lehertzear
esango diot azkenean
eta gaur…
Ingo yeu, ingo ñeu
Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu
Hartuaz eta emanaz
Hasiak, hazi,
erabili ta ikasi
etorkizuna gaurtik
hasten da, badakit.
Begira
mihien hezean,
maiz erabili ezean
hitzek duten distira
mantentzea ezin da.
Zertako jo beste batengana
ematen
badit beti behar dudana?
Goza dezadan ni osa nazan
ta esan
hotsak ta hitzak erdibana
ta aurten
Ingo yeu, ingo ñeu
Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu
Hartuaz eta emanaz…
Joan ikasten
Ziklokilometroak (Oiartzun-Senpere-Bera-Oiartzun)
Dagoeneko hemen duzue ekainak 25ean ospatuko den XV. Gipuzkoako Txalenge Zikloturistaren informazio folletoa, Haurtzaro ikastola eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatua.
Â
Hemen duzue folletoa deskargatzeko aukera:
Â
  ÂAnimatu nahi direnentzako hemen duzue ibilbidea:
Â
Â

Â
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra











































