Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Archive for the ‘Ludoteka’ Category

Ekimenaren helburua belaunaldi ezberdinen arteko transmisioa eta elkar ezagutzea izan da Abesti zahar eta berri ugari abestu zituzten herriko gitarra joleen laguntzarekin: Ala kinkirrinera, Araban Bagare, Zurekin, Sorgina Pirulina… Une goxo asko bizitu ziren  norbanakoen eta ingurukoen gozamenerako. Kantaldia Abaraxka ludotekak, Haziak egitasmoak eta Oiartzungo Torri Gukin adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatu eta  [ Read More ]

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abenduak 9: Matilda filma.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Matilda  neskato oso buruargia da, baina bere guraso eta anai arduragabeei ez zaie batere axolarik. 6 urterekin, gurasoek Matilda ikastetxe batera bidaliko dute. Bertako zuzendaria den  andereino zapaltzaile eta tiranikoak ere ez dio Matildaren dohaiei jaramonik egingo. Lasterrera, Matildaren adimenak ahalmen misteriotsu bat garatuko du. Zer gertatuko da bere ahalmen misteriotsu horrekin? Jakin nahi baduzu: Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Euskararen astea.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Euskararen eguna dela eta bihartik hasi eta ekimen ugari ditugu Oiartzunen. Link honetan dituzue aste osoko eta baita larunbateko egitarau eta kartelak. http://oiartzuarrak.org/konpromisotik Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Bigarrengoz elkartuko gara euskal abestien kantaldian Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen Torri Gukin ekimenak, Haziak egitasmoak, eta haur zein familiekin lan egiten duen Oiartzungo Abaraxka ludotekak, bigarrenez euskal abestien kantaldia prestatu dute. Azaroak 30, osteguna, arratsaldeko 17:00etan dugu zita oraingoan. Ekimen hau Oiartzungo euskararen astearen barruan kokatzen da. Herriko kitar jole talde batekin batera,  adin  [ Read More ]

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Frigoliburutegia.

Posted by Nekane Martiarena 1 Comment

Abaraxka Ludotekan irakurzaletasuna eta berrerabilpena bultzatzeko asmoz, Frigoliburutugi berri bat jarri dugu Etorri, atea ireki eta, hartu, utzi, eraman… bakoitzaren esku geratzen da proiektu honen mugimendu eta berotasuna. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Azaroak 25 dela eta Abaraxka  Ludoteka TRATU ONAREN TXOKOA izendatuko dugu. Eguna iragartzen duen kartela ikusteko klikatu bertan. AZAROAK 25 KARTELA Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Ikus-entzunezko eta jolasen bidez HAURREN ESKUBIDEAK landuko ditugu.  6-12 urte arteko haurrei zuzendua. Ekimen hau Haziak egitasmoa eta Abaraxka ludotekaren baitan kokatzen da.http://oiartzuarrak.org/abaraxka/albisteak/20171117/Azaroak_18_larunbata_arratsaldeko_16:30etan_Abaraxka_ludotekan.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

GAIA: Aniztasuna, sexoa eta generoa. NON: Udal Pleno Aretoan, arratsaldeko 18:00etan. http://oiartzuarrak.org/abaraxka/albisteak/20171115/Familia_eta_hezitzaileentzat_tailerra. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Hots-jostailu tailerra. Kriskitinak

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Azaroak 11, arratsaldeko 17:00tan Soinuene Herri musiskaren txokoan: Hots-jostailu tailerra. Kriskitinak Taller honek bi zati izango ditu. Lehenengoan joan den neguan bildutako kanaberak moztu eta zurituko ditugu aurrerago flautak, turutak, klarineteak  eta bestelako hots-jostailuak egiteko. Bigarren zatian moztutako kanabera batzuekin kriskitinak egingo ditugu. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gau Beltzeko argazkiak ikusgai hemen.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

2017ko Gau Beltza ikaragarriya izan da. Jende asko elkartu gara suaren bueltan eta baita ibilbidean zehar. Hemen dituzute hainbat lagunek ateratako argazkiyak. Milesker modu batera edo bestea Gau Beltza posiblea izate egin duzuen guztioi. https://www.facebook.com/OiartzunGazteriaKirola/?fref=ts Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Albaola Oiartzunera etorriko da larunbata honetan. Itsasuntziak egin nahi, arotzak lanean ikusi nahi San Juan baleontziko piezak egiten? Hemen duzu aukera paregabe hau ez duzu galdu behar orduan. http://www.soinuenea.eus/eu/albaola-itsas-kultur-faktoriaren-ontzigintza-soinuenean/ek-1507387437/ Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Urriak 31: GAU BELTZA Oiartzunen!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Oiartzunen aurten laugarrengoz Gau Beltza izango dugu Urriak 31ean.  Herriko eragile eta norbanako ezberdinek hartuko dute parte bertan. Oharra: Mozorro eta arropa egokiarekin etortzea eskatzen da antolaketatik!   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Kaixo lagunak! Gau beltza hurbiltzen ari da eta guk ere hasi ditugu egun horretarako prestaketa lanak. Larunbat honetan, hilaren 21ean, 16:30etan ludotekan elkartuko gara egun handia prestatzeko asmoz. Jantziak eta apaingarriak egin ahal izateko, etxean dituzuen arropa zaharrak, maindire zuri zaharrak, kalabazak, arrautza kaxak… ekartzea eskertuko genizueke. Larunbatean elkar ikusiko dugulakoan, ordurarte ongi izan!    [ Read More ]

Categories: Ludoteka

Urriak 12, eta 13 osteguna eta ostirala, Abaraxka ludoteka itxia egongo da. Urriak 14ean berriz Doneztebe plazan izango gara arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Puzgarriak, txokolatada…..   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Urriak 7: Irekiera festa.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Urriak 7an, 16:30tan izango dugu Abaraxka ibiltariaren lehen eguna. Rokodromoa, jolasak, merienda…. dibertsioa, Ez huts egin! Zatoz gurekin. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa