Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Archive for the ‘NABARMENDUAK’ Category

Euskal abestien kantaldia!!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abaraxka ludotekak, TORRI GUKIN ( herriko jubilatuen aisialdi egitasmoak )  eta  HAZIAK egitasmoak belaunaldien arteko musika transmisioa ekintza antolatu dugu ostegun honetarako, maiatzak 4rako. Kitarraren laguntzaz  hiru belaunaldi ezberdin elkartuko gara euskal abestiak abestera. Gurekin abestera etorri nahi? Bertan elkar ikusiko dugulakoan!!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gaur goizean Bergaran Euskal Herriko gurpildun aulkiko Slalom txapelketa ospatu da. Ane Asensio Oiartzungo Haurtzaro Atletismo Taldeko kirolariak hiru domina lortu ditu, kronometratutako eta eliminatoria saioetan bai eta taldekako saioetan. Txapeldunen txapelketan finalera iritxi da bigarren gelditu delarik ehuneneko bakar batengatik. Tweet

Categories: NABARMENDUAK

TXALAPARTA TAILERRA SOINUENEAN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Kaixo laguna!! Larunbat honetan, apirilak 29, Soinuenean, Herri Musikaren Txokoan, egongo gara 17:00etik aurrera. Oraingo honetan, haur eta gurasoentzat txalaparta tailerra izango dugu. Animatu eta etorri!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Girizia elkartearen pilota sailak Euskal Herriko XIII. Pala txapelketa irekia abian du. Azken urteetan modura, Oiartzungo Udalaren eta Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren oniritziarekin jokatzen ari da. Aurtengoan ere, Girizia elkarteak jarraian antolatzen duen XXXIV. edizioa da, elkarteko pilotaria izan zen Josetxo Gamioren oroimenez. Urtarrilaren 28an eman zitzaion hasiera txapelketa honi: gizonezkoen hiru mailetan eta emakumezkoen  [ Read More ]

Categories: Kirola, NABARMENDUAK

Apirilak 30ean, igandean, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Marina Pintosek gidatuta, familientzat yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da. Ekimen hau HAZIAK egitasmoaren baitan, hezkuntza ez-formalaren eremuan kokatzen da. Lekuak mugatuak dira. Horregatik beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 685 32 30 40 telefonora mezu bat bidaliz. Yogak eskaintzen dizkigun teknikak, gaur egungo azelerazioa, estresa eta kontzentrazio  [ Read More ]

Categories: Bestelakoak, NABARMENDUAK

APIRILAK 22: FAMILIAK AUZOLANEAN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Larunbatean, apirilak 22, Ihurritako Laboren lokalean egongo gara 16:30etik aurrera. Auzolana eta osasuna uztartuko ditugu arratsaldean zehar. Animatu!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Ostiral honetan, liburuen nazioarteko egunaren harira (apirilaren 23an), liburu trukaketa bat egingo dugu ludotekan 16:30etik aurrera. Animatu eta etorri liburu batekin! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Ostegun honetan, apirilak 20, Soinueneareara itzuliko gara. Gaurkoan, asteartean zuritutako kainaberekin instrumentoak sortuko ditugu. Bertan, 16:30ean ikusiko gara! Animatu eta etorri gurekin! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

APIRILAK 19: ARTILEAKIN JOLASEAN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Asteazken honetan, apirilak 19, 16:30ean ludotekan egongo gara eskulan ezberdinak egiten artilearekin. Etorri gurekin sortzera!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

APIRILAK 18: KAINABERAK ZURITZEN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Beno, datorren asteartean, apirilak 18, Soinuenea Herri Musikaren txokoan egongo gara 16:30ean kainaberak zuritzen. Animatu!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

APIRILAK 12: HOCKEY

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Asteazkenean, apririlak 12, hockeyan aritzeko aukera izango dugu!! Errealeko nesken taldeko zenbait jokalariekin jolasean ibiliko gara. Madalensoro atzeko jolas lekuan egongo gara 16:30etik aurrera. Animatu eta etorri zu ere jolastera!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

APIRILAK 11: KIROL EGOKITUAK

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Asteartean, apirilak 11, Mindaran eskutik kirol egokituak ezagutu eta probatzeko aukera izango du. Madalensoro atzeko jolas lekuan 16:30ean. Animatu eta etorri parte hartzera!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

APIRILAK 10: TXIRRINDAN FANDERIARA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Astelehenean, apirilak 10, Elorsoro kiroldegiko sarreran elkartuko gara 16:30ean eta Txirrindan Fanderiara joango gara. Bertan jolastu eta ondoren, berriz ere Elorsorora itzuliko gara. Norberak bere txirrinda ekarri behar du eta gogoratu: KASKOA DERRIGORREZKOA da. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

APIRILAK 8: IRRATIA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Larunbat honetan, apirilak 8, 16:30ean ludotekan elkartu eta irratsaioa prestatuko dugu. Animatu eta arratsalde batez kazetari izango gara!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

ASTE SANTUKO EGITARAUA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Hemen duzue aurtengo Aste Santuko oporretan egingo ditugun ekintzen kartela. Animatu eta parte hartu! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa