Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Archive for the ‘NABARMENDUAK’ Category

Txitoa jaio da!!!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Ikusten duzue gure txitoa? 21 egun ondoren txito bat jaio da. Txio txioka ixildu gabe. Zenbat gehiago jaioko ote zaizkigu? Orain izena jarri behar diogu. Ongi etorri Abaraxka ludoteka txito! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gaua iristeko desiatzen gaude!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Dena prest dugu. Koltxonetak, boltsak, afaria,biharko gosaria,…. Gauean gainera gaubela eta guzti!!!! BIhar eguraldiak laguntzen badigu Iturriotz auzora goaz arrautzez betetako inkubadora handi bat ikustera. Eta gero, Oiartrzun kirol elkarteko neskei animoak ematera ere joango gara.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

  Aste honetan jardunaldi normala daukagu, partida ezberdinak bai benjamin eta bai alebinetan. Bukaerara hurbiltzen goaz.   Gozatu Kirolaz!   Tweet

Abaraxkako lagunak, maiatzak 24 ean ludotyekan egingo dugu lo gure familiakoekin. Topaketa bileran abaraxkako kide batzuk proposatu zuten eta besteei ideia asko gustatu eta antolaketa lanetan hasi gara. oraingoz data jarri dugu. Arratsaldean elkartu, afaldu, lo eta gosaldu egingo dugu. goiza ere elkarrekin psako dugu. animatu!!!!!! etorri nahi duenak abaraxkan izena eman behar du. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

  Aste honetan, benjaminek natura jarduerak egingo dituzte Orereta Ikastolan (añabitarte). Bertan joko ezberdinak egingo dituzte eta gauza berriak probatzeko aukera izango dute. Gozatu kirolaz   Tweet

Aurten lehen aldiz egin den udalekuetako bilera honetan 80 umek parte hartu dute. 3 urtetik hasi eta 11 urte artekoak izan ditugu gurekin. Informazio asko eman digute:  herriko zein txoko gustatzen zaien, zein gai landu nahi dituzten, zein jolas duten gustoko…e ta nola ez zer ez duten nahi ere esan digute. Haurrei argi adierazi genien  [ Read More ]

Categories: NABARMENDUAK, Udalekuak

  Tweet

Categories: NABARMENDUAK

UDA Kirola 2014 izen ematea hasi da!

Posted by gazteoiartzun.net 0 Comment

Urtero bezala, udan kirolean aritzeko aukera ezberdinak prestatu dizkizuegu. Urteroko igeriketa, padel, spinning, aerobic…etabarretaz gain, eskualde mailan zabaltzen dugun eskaintza gero eta zabalagoa duzue: Piraguismoa, Arrauna, BTT, Lerro irristaketa familian… Aurtengo berrikuntzen artean, 16 urtetik gorakoentzat eta helduentzat, eskeintza ere badugu: spinning, aerobic-spinning eta nordic walking. Eskaintza guztiaren eskuorria hemen duzue: udal_kirola_2014 Izen emate Elorsoro  [ Read More ]

Aurten lehen aldiz haurrek beraien udalekuen  programaketa osatzerakoan  parte hartzeko aukera izango dute. Herriko zein txoko duten gustoko, zein ekintza gustatzen zaien, ze gai landu nahi duten…. Nahi izanez gero ludotekako buzoian ere utzi daitezke iradokizunak,erletxo hiztunen topaketan ere planteatu daitezke  edo eta hezitzaileengana hurbildu.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

  Aste santutik bueltan gara berriz ere, aste honetan partida normalak izango ditugu, Bekoerrota erabiltzerik ez dugunez, saskibaloiko partidarik ez dute izango benjaminek, eta eskubaloia eta futbola egingo dute honen ordez Gozatu kirolaz!   Tweet

Denok zaudete gonbidatuak! Apirilak, 9, ostirala arratsaldeko 18:15 etan pleno aretoan. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abaraxka ludotekan enkubadora bat jarri dugu arrautzekin. Gure ardura da, tenperatura neurtzea, ura botzea eta jaiotzean txitoak zaintzea.   Ludotekako guraso den Leirek lagundu eta esplikatu zi gun nola jarria inkubadora, nola zaindu, zenbat ura bota, ze tenperaturara jarri eta jkin beharreko guztia. Asteartean ludotekara etori zen eta 21 egunez arrautzak berotzen egon behar dutela  [ Read More ]

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Datorren maiatzaren 18an, igandean, Elizalde Eguna ospatuko dugu Oiartzungo Elizalde Euskal Eskola Publikoan. Gonbidaturik zaudete, PUZGARRIEZ, GIROAZ eta MUSIKAZ gozatzera. Egun guztian ekintza ezberdinak egongo dira familiako kide guztientzat. Hurbil zaitezte, egun polita izango baita. Tweet

  Norberak behar eta kezka desberdinak ditu bere herria eta inguruarekiko. Horiek guztiak batu, haurrekin sentimenduak eta denbora gertutasunetik partekatu, beharrak konpartitu, sorkuntza prozesuak eraiki, parte-hartzea saretu, hizkuntza goxatu eta elkarrekin ditugun harremanak sendotu, herria beste perspektiba batetik bizi eta eraikitzeko ametsarekin. http://vimeo.com/94176651 Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Frigoliburutegia Gurutzera iritsi da

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Frigoliburutegiak herriko beste auzo bat bisitatuko du, oraingoan Gurutze. Ipuiak edo eta liburuak trukatu nahi badituzu hurbildu zaitez Gurutzera.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa