ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

GURE FILOSOFIA

Gure lan egiteko moduak, gure ekintzek eta erabiltzen ditugun baliabideek ondorengo balioekin egiten dute bat:

  • AISIALDI HEZITZAILEA. Jolasaren bidez eta aisialdian hezi daitekeela uste dugu, transbersalki hainbat gai eta balio landuz.
  • EUSKARA. Gure zerbitzua euskalduna da eta euskal erreferentziak erabiltzen ditugu bertan (musika, pelikulak, sinbologia…).
  • HEZKIDETZA. Feminismotik heztean sinesten dugu.
  • ANIZTASUNA ETA BIZIKIDETZA. Aniztasunari balioa ematea bizikidetzarako oinarrizkoa dela uste dugu.
  • ELKARZAINTZA. Errespetuzko harremanak sustatzen ditugu (elkar entzutea, enpatizatzea, emozioen kudeaketa…)
  • PARTE-HARTZEA. Parte-hartzea bultzatzen dugu, haurren erabakitzeko ahalmena indartuz eta herritar aktiboak bultzatuz.
  • HERRIGINTZA. Komunitatean errotua, herriko eragile eta norbanakoekin elkarlanean aritzen gara.
  • KONTSUMO ARDURATSUA. Materialei bigarren bizitza bat ematen diegu (berrerabiliz eta birziklatuz) eta beharrezkoa dena soilik kontsumitzen ahalegintzen gara.
  • INGURUNEAREKIKO ERRESPETUA ETA ZAINTZA. Naturaren zaintza ezinbestekoa dela uste dugu, arrazoi askoren artean gure jolas eremu garrantzitsua delako.
  • ELIKADURA OSASUNTSUA. Elikadura osasuntsua bultzatzen dugu. Ospakizunetan eta tailerretan elikagai osasuntsuak erabiltzen ditugu beti eta ludotekako eremuan ez dugu litxarreriarik kontsumitzen.

Visits: 16